eu | es

ZEREGINEN IKASKUNTZA: ZI/ATT

Triptikoa

HELBURUAK

  • Gaitasun sozialak areagotzeko, gizartean ondo moldatzeko eta eguneroko arazoei aurre egin ahal izateko beharrezkoak diren ezagutzak, trebezia eta jarrerak garatzea.
  • Lan egin aurretiko gaitasunekin eta helduaroan sartzeko estrategiekin erlazionatutako ezagutza, trebetasuna eta jarrerak garatzea.
  • Ikasleei, eguneroko bizitzan eta lan-munduan autonomo izateko beharrezkoak diren trebetasun erabilgarriak ematea.
  • Ikasleak, beren gaitasun eta lan-itxaropenen araberako lan-jardueratarako prestatzea.

ERABILTZAILEAK

  • Adimen urritasun arin eta adimen limitedun 16 eta 20 urte bitarteko gazteak, ikasketetan erritmo eta ulermen arazoak dituztenak eta orokorrean inguruan gertatzen dena ulertzeko zailtasunak azaltzen dituztenak.
  • Heldutasunik ez duten gazteak, helduekiko menpekotasun handia eta inguruarekiko zaurgarri azalduz. Trebetasun eta gaitasun sozialak eskuratu eta garatzeko arazoak dituztenak.

EDUKIAK ETA IRAUPENA

Ikasle bakoitzaren ezaugarrien arabera aldatu daiteken arren, Zereginen ikaskuntzako heziketaren estruktura bi ziklotan banatzen da.

  • Lehenengo zikloan, (16 eta 18 urte bitartekoan): komunikazio, norbanakoaren autonomia, gizarte-trebetasuna eta gizarteratzea eta, azkenik, lan-orientabidea.
  • Bigarren zikloan, (18 eta 20 urte bitartekoan): oinarrizko prestakuntza, lan-orientabidea eta tutoretza, lanbideko berariazko ikasketak, jarduera osagarriak eta lantokiko prestakuntza modulua.

Ikasleak gehienez lau urtez egon ahalko dira Zereginen Ikaskuntzako estrukturaren barne.

ESPEZIALITATEAK

Ortzadar Ikastetxean eskaintzen diren espezialitateak:

  • Industria eta Lorezaintza
  • Ostalaritzako Zerbitzuak 
  • Komertzio Zerbitzuak

KONTAKTUA

Isabel Olleta Arnauda
Tel. 943·287·423 / 599 Faxa: 943·290·917
e-mail: iolleta@ortzadar.net

25. urteurrenaren bideoa:

Ortzadar, Otra Condición. from ortzadar on Vimeo.

Laguntzaileen logotipoak

Ategorrietako Ibilbide Zaharra 159 · 2.0013 Donostia-San Sebastián
ortzadar@ortzadar.net · Tel. 943287599 / 943287423 – Fax 943290917