HASIERAKO LANBIDE
PRESTAKUNTZARAKO PROGRAMAK
HELBURUA
Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen helburuak, honako hauek dira:
- Gazteen heldutasun pertsonala laguntzea eta sendotzea, pertsona gisa garapen osoa lortzeko, gizarte kulturaniztasun eta demokratiko batek eskaintzen dituen aukerez baliatuz.
- Oinarrizko prestakuntzaren funtsezko gaitasunetan sakontzea, ikasleei ikaskuntza iraunkor baterako aukerak eskainiz, eta arreta berezia jarriz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari egotziriko mailen lorpenean.
- Lanbide-gaitasunak eskuratzea, kalitatezko lan-munduratzea eta ondoren lanbide-egikaritze gaitua eskaintzeko ikasleei, segurtasuneko baldintzetan.
ERABILTZAILEAK
- Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetara iritsi ahal izango dira 16 eta 18 urte bitarteko gazteak, hau da, programa hasten den urteko abenduaren 31 baino lehenago adin hori bete eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatuaren titulua lortu ez duten gazteak.
- Salbuespen gisa, ikasleen eta haien aita-amen -edo, behar izanez gero, legezko tutoreen- adostasunarekin, adin hori 15 urtera jatsi ahal izango da zenbait ikaslerentzat: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasturtea egina dutelarik, hirugarrenera igarotzeko baldintzetan ez egon eta etapan behin errepikatu dutenentzat, alegia. 15 urte programa hasten den urteko abenduaren 31 baino lehenago beteak izan beharko dira.

ESPEZIALITATE ETA ZERBITZUAK
Lehen kurtsoa:
- Instalazio Elektrikoko langilea.
- Ibilgailuen konponketarako langilea: Moto Mekanika.
- Soldadurako langilea.
Bigarren kurtsoa:
- Instalazio Elektrikoko langilea.
- Ibilgailuen konponketatarako langilea: Moto Mekanika.
- Soldadurako langilea.
Diagnostiko eta Orientazio Psiko-Soziala.
Lan Orientabidea
Kontaktua
Isabel Olleta Arnauda.
Ategorrietako Galtzada Zaharra 159
20013 Donostia – San Sebastián
Telefonoa: 943287423 – 943287599
Faxa: 943290917
e-mail: iolleta@ortzadar.net