Programaren taldeko argazkia.
eu | es

Programa espezifikoak

Diagnostiko eta orientazioa

Elkartera iristen diren pertsonen diagnostiko egokia egitea, bere profila elkartearen erabiltzaile diren talderen batean sartzen den edo ez ikusi ahal izateko. Pertsona asko eta horien familiak orientaziorik gabe iristen dira, eta programa honen bidez, erabiltzaile eta familia bakoitzari izan ditzakeen pertsonal, sozial, heziketako edo eta lanerako aukera desberdinen berri ematen zaio, modu honetan hartutako erabakiak pertsonaren bizi kalitatea hobe dezan eta bere normaltasunerako bide zuzenean jarri dezan.

Jarraipen psikosoziala

Talde desberdinen normalizaziorako gauzatzen den tratamendua osoa izan dadin, oinarrizkotzat hartzen da zerbitzu guztietan dauden erabiltzaileei asteroko jarraipen psikosoziala egitea, laguntza, aholkularitza, eta bitartekaritza jardueren bidez edo eta inter kontsulta eta kanpoko profesional zein zerbitzuekin izandako harremanen bitartez.

Autonomiarako laguntza

Elkarteko erabiltzaileen artean, badago talde bat, Elkarteko zerbitzuetan heziketa eta lan ibilbidea izanda, arrazoi ezberdinak direla eta bakarrik edo bikotean bizi dena eta esperientziak erakutsi digu pertsona hauek, laguntza puntualen beharra izaten dutela, eta laguntza hori jaso ezkero askoz ere bizitza errazagoa eraman ohi dutela eta askoz ere autonomoagoak bilakatzen direla.

Aisia eta aisialdia

Programa hau, gure tailer eta enpresetako erabiltzaileei dago zuzendua, zeinak, laguntza behar izaten dute normalean etxean egoteko garaia den aste buru zein oporraldian, aisia eta aisialdiaz gozatzeko behar diren gaitasun-sozialak garatzeko. Urte guztian lortutako egonkortasuna garai horietan mantentzeko erabili ohi da.

Familiei laguntza

Programa hau familiei dago zuzendua eta familiek beraien esperientziak konpartitzea eta besteenaz etekina ateratzea ahalbidetzen du. Modu honetan, beren seme-alaben ezaugarriak identifikatzeko eta hauen premiei beharrezko laguntzen bitartez azkarrago eta eraginkortasunez erantzuteko prestatzen ditu.

Kontaktua

  • Psikologa
    Onintza Orbegozo Zurutuza
    Telefonoa: 943373476
    Faxa: 943360704
    e-mail: onintza@ortzadar.net
  • Gizarte-Laguntzailea
    Maider Brit Calvo
    Telefonoa: 943373476
    Faxa: 943360704
    e-mail: mbrit@ortzadar.net

Kolaboratzaileak:
Laguntzaileen logotipoak

© Ortzadar Guraso Elkartea, Zirkuito Ibilbidea 12- 20.160 Lasarte – Oria
Tlf. 943373476 - Fax 943360704 - ortzadar@ortzadar.net